JARRAIBIDEAK

  • Ez baduzu oraindik zure curriculuma sartu, “curriculum berria sartu” botoian klikatu, eta pauso desberdinak jarraitu beharko dituzu:
    • Datu pertsonalak
    • Formazioa
    • Esperientzia
    Atal bakoitza orden horretan bete ondoren, zuk idatzitako datuak konfirmatuz gero, zure curriculuma lan poltsan integraturik geratuko da.
  • Behin zure curriculuma sartuta dagoela, alta ematerakoan erabilitako e-postaz eta pasahitzaz baliatuz (ez ahaztu!!), zure curriculum osoa bistaratzeko aukera, aldaketak egin edota informazio berria eransteko aukera izango duzu. Modu honetan, zure curriculuma eguneratua edukiko duzu.
  • Aurrerantzean, alta emateko erabili duzun e-posta kontuaren bidez jarriko gara zurekin harremanetan.